Detektibe-fikzio

Sherlock Holmesek susmagarri baten botak aztertzen ditu 1891ko "Boscombe Valley Mystery" ipuinaren ilustrazio batean.
Edgar Allen Poe (1809–1849).
Wilkie Collins (1824–1889).
Dectetive Dan, umorezko saila (1933).
Agatha Christie (1890–1976).

Detektibe fikzioa (ingelesez detective fiction) eleberri beltzaren eta misterio eta suspensezko fikzioaren azpigenero bat da, zeinetan ikerlari batek (askotan detektibe bat, profesionala edo amateurra, indar ofizialetako kidea izan edo ez) krimen jakin bat ikertzen duen, askotan hilketa bat.

Private eye detektibe pribatu edo ikertzaile pribatuaren sinonimoa da, eta kontzeptu gisa ikertzaile-polizia kontzeptuaren aurka dago. Ingelesezko esamolde hori private investigator[1] hitzaren ondorioz sortu zen; izan ere, "Investigator" hitzaren ordez, hasierako hau jarri zen, eta, aldi berean, fonetikoki eye (begi) hitzaren antzekoa da. Literaturan nolabaiteko erabilera duen kontzeptua, batez ere nobela beltzari eta detektibe-fikzioari dagokienez, misterioak eta delituak ikertzen dituen eta egoera konplexuak aztertzen dituen pertsona bati dagokio. Private eye detektibe pribatuaren sinonimo gisa erabiltzearen lehen aurrekariak Penny Dreadful serieetan agertzen dira.

  1. (Ingelesez) «Synonyms of private detective | Thesaurus.com» www.thesaurus.com (Noiz kontsultatua: 2022-02-09).

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search